Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: HGBA

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Lankideak: [Jose Antonio Aduriz]: kopiatzailea

Iturriaren izena: Hiru gizon bakarka [Adurizen kopia]

Argitalpen-datuak: [Arantzazu], 223 or.

Iturriaren urtea: 1972~

Orrialde-kopurua: 223

Testu-kopurua: 123

Dokumentu mota: Daktilografiatua

Sailkapena-1: Liburugaia

Sailkapena-2: 3.1 Liburugaia-G

Kanpo-deskripzioa: I. Liburu formako sorta daktilografiatua (22,5 x 16) – Kartulinazko azala – Artxibadore metalikoekin lotua. II. Alde batetik bakarrik daude idatzita orriak. orrialde banatan hasten dira olerkiak, eta lehen hitza hizki larriz idatzita.

Edukia: 126 olerki daude zenbakituta + olerki txiki bat (3. or.) atari gisa-edo + hiru olerki (14-18 or.) hiru gizonen aurkezpen gisa + azken poema luzea, zenbakirik gabe. 4-13 orrietan aurkibide modukoa dago, 127 olerkiena, bakoitzaren gaia hitz gutxitan adierazten duena –azkenekoaren, 127.aren azalpenik ez dago–. Hamairu atal edo kapitulutan daude sailkatuta olerkiak, honako titulu hauekin: 1. Giroa (19. or.) 2. Jatortasunaz (34. or.) 3. Euskera (43. or.) 4. Zoritxarra (63 or.) 5. Arrailak (80 or.) 6. Arrazoiz (100 or.) 7. Gerorantz (111 or.) 8. Txakolina (123 or.) 9. Ezina (133 or.) 10. Txoriak (146 or.) 11. Ibaia (157 or.) 12. Horma (173 or.) 13. Alegia (192 or.). Atal horiek ez ziren HGB testuetako beste bildumetan (bereziki HGBN eta HGBS bildumetan) ageri. Baina HGBA bilduman Atal horientzako dauden "portadilla" modukoek hartzen dituzten orrialdeak hutsik daudela dirudi HGBS bilduman (adibidez, 20 eta 30. orrialdeak). Zergatik desagertu ote ziren atal horiek? Liburugaitzat eman daitekeen hau guztiz birmoldatu egin zuen Hiru gizon bakarka liburura iristeko, atalen aldaketaz gain: a) Olerkien ordena oso aldatuta dago; b) 13 olerki-edo berriak dira HGB-n, hemen ez daudenak; c) "Hiru gizon bakarka" osorik dago, salbu azken ahapaldia, berria HGB-n; d) HGBA-n dauden olerki asko ez zituen sartu EGB-n (horietako batzuk beste nonbait argitaratuta zeuden edo argitaratu zituen); e) Txakolinaren ospakuntza poeman HGBA-ko 13 olerki jaso zituen, horien ordena guztiz birmoldatuz, eta beste testu asko gaineratuz. Dena dela, tartean beste kopia edo edizio modukoak daude Hiru gizon bakarka-renak, bereziki HGBS eta inprimategira bidali bide zuena, desagertu egin dena nonbait. Eta gainera TBO sorta, non Txakolinaren bi ospakuntzek antzerki forma osoa hartu baitute, eta argitaratutakoaren oso hurbilekoak dira.

Gaiak: Euskal Herria eta euskara dira bilduma honetako gai nagusiak.

Datazioa: Ikusten denez, HGBA oso lotua dago, AOB-P, HGBN, HGBS eta TBO iturriei. Kopia edo edizio horien honako kronologia paratu ahal izan dugu: 1969: AOB-P // 1970: HGBN // 1971: HGBA // 1972: HGBS // 1973: TBO // 1974: (inprimategirako libuguragaia) // 1974; HGB-1 // 1990: HGB1E (baina horko olerkiak AOB-P-koak dira jatorriz). Beraz, HGBA 1972kotzat jo genezake; agian 1973kotzat.

Lekukotasunak: Jose Antonio Adurizen izenik ez dator liburuan; baina berak eskainitako kopia da, eta, bere esatez, Arantzazun Teologiako ikaslea zelarik, kopiatu zituen, bere aldetik, olerkiok, Gandiaga beste kopia bat lantzen ari zen bitartean, inprimategirako.

Bestelako oharrak: Zertarako egin ote zuen 4-13 orrialdeetako aurkibide moduko hori? Off-ahotsarentzako gida izan izan nahi zuen nonbait, tituluaren azpian idatzitakoari begiratuz gero. Baina bildumako olerki gehienak ez zituen Txakolinaren ospakuntzen antzerki-poemetan sartu. Ala liburu osoa antzerki bihurtzeko asmoa ote zuen, ohar horrek aditzera ematen duenez? Indize-gida hori HGBS bildumara ere pasa zen, baina hor alferrik daude testuen aurreko zenbakiak, bertako olerkiak ez baitaude zenbakituta, HGBA bilduma honetan dauden bezala.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa