Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: K3D

Autorea: Frantziskotar anaidia

Iturriaren izena: Kanta dezagun. 3. Garizuma-Cuaresma

Bilduma: Kanta dezagun (5 liburuki)

Argitalpen-datuak: Arantzazu, 1988. Otsaila. (20,5 x 14,5). 216 or.

Iturriaren urtea: 1988

Testu-kopurua: 8

Dokumentu mota: Multikopiatua

Sailkapena-1: 2.1.2. Liburua

Sailkapena-2: 2.1.2. Liburua Mltk-K

Kanpo-deskripzioa: Arantzazuko Anaiarteak elkarteko liturgia eta otoitzerako bildu eta eraturiko kanta-bilduma da liburua: Eliz liturgiako Eguberri aldirako paratua. Ez da saltzeko asmoz argitaraturiko liburua, eta ez dute merkaturatu. Batez ere fraide frantziskotarren artean zabaldu da, eta horiek erabiltzen dute anaiarteko eta elizako otoitzetan. Autore askorenak dira kantak; baina partaidetza handia Arantzazuko fraideena da bertan, hitzak nahiz musikak sortzen: Iņaki Beristain, Jose Luis Zurutuza, Jose Iturria, Pello Zabala, Bitoriano Gandiaga. Euskarazkoak eta gaztelaniakoak dira testuak, musika eta guzti jarriak. 50 inguru dira euskarazko kantak, eta beste hainbeste-edo gaztelaniazkoak. Euskarazkoetatik 8 dira Bitoriano Gandiarenak (Pello Zabalak musikatuak, denak).

Edukia: Gandiagaren kanta-testuak 8 dira liburu honetan, denak Pello Zabalak musikatuak. Horiek denak bestelako iturriren batean ere aurkitu ditugu Gandiagaren artxiboan (AOB),

Gaiak: Erlijiozko gaia darabilte.

Datazioa: 1985-1986 urteetakodia dira testuok.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa