Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: K5D

Autorea: Frantziskotar anaidia

Iturriaren izena: Kanta dezagun. 5. Urtean zehar

Bilduma: Kanta dezagun (5 liburuki)

Argitalpen-datuak: Arantzazu, 1995eko otsaila. (21 x 16). 444 or.

Iturriaren urtea: 1995

Testu-kopurua: 5

Dokumentu mota: Multikopiatua

Sailkapena-1: 2.1.2. Liburua

Sailkapena-2: 2.1.2. Liburua Mltk-K

Kanpo-deskripzioa: Arantzazuko Anaiarteak elkarteko liturgia eta otoitzerako bildu eta eraturiko kanta-bilduma da liburua (20 x 14 cm): Eliz liturgiako "Urtean zeharreko" denboraldirako paratua. Ez da saltzeko asmoz argitaraturiko liburua, eta ez dute merkaturatu. Batez ere fraide frantziskotarren artean zabaldu da, eta horiek erabiltzen dute anaiarteko eta elizako otoitzetan. Autore askorenak dira kantak; baina partaidetza handia Arantzazuko fraideeena da bertan, hitzak nahiz musikak sortzen: Iņaki Beristain, Jose Luis Zurutuza, Jose Iturria, Pello Zabala, Bitoriano Gandiaga. Euskarazkoak eta gaztelaniakoak dira testuak, musika eta guzti jarriak. 110etik gora dira euskarazko kantak, eta beste hainbeste edo gaztelaniazkoak. Alfabetoaren araberako aurkibideaz gain, gaien araberakoa ere badu. Musikaren autorea jartzen du, baina ez beti hitzena. Pello Zabalak musikatuak, sarritan Gandiagarenak dira hitzak: Zabalaren 8 abestietatik, bost dira Gandiagak idatziak. Horiek bestelako iturrietatik ere etorri zaizkigu, bat, berriz, liburu honetan bakarrik aurkitu dugu: "Igandea, igandea" hasten den kanta.

Edukia: Liburu honetan 5 dira Gandiagaren kanta-testuak, denak Pello Zabalak musikatuak. Lau bestelako iturrietan ere badaude; horietako bat, berriz, liburu honetan bakarrik.

Gaiak: Erlijiozkoak dira testuak.

Datazioa: 1972koa da testuetako bat; besteak 1984-1993 bitartekoak dira.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa